Studioa sortzen
Studioa sortzeko lehen pausua lokal bat edukitzea da, lokal hori eduki ta gero atondu egin behar da. Ta ez da lan txikia ez, gauza pila bat daude egiteko ta egunak ti-ta batean joaten dira [€uskoak baita], baina lan atsegina da, zerbait sortzen baitzaude. Hemen argazki sorta bat jarri dut, mugikorrarekin ateratakoak [bai, badakit, argazki studioa bertan jarri dut eta ez diot patxadazko argazkirik atera oraindik]. Lehenik lokala ikusi behar zenuten, kutxaz beterik, ordu pare bat eman genuen kutxak ateratzen. Dena hutsik eta garbi eduki ta gero, paretak acuaplastekin konpondu nituen urteko kutxa joan ta etorriak kalte dezente sortu bai zioten paretei. Hortik aurrera, noizean behin argazkiak ateratzen nituen, izerdia zikatzen nuenean. Lokala badago, gutxi gora behera konpondua, orain lanean jarri beharko… Hala bedi!























Igotz Ziarreta | photography | web | design » Studioa sortzen … says:
[…] post batean jarria nuen nola hasi nintzen studioa sortzen , orain beste argazki batzuk jarri nahi ditut. Oraindik asko geratzen da, studioa txukun izateko […]
September 5th, 2007 at 8:43 am