SALVADOR [Puig Antich]
Ahaztuta neukan baina oso interesgarria izan zen filma hontan lan egitea. Ikusi ez duzuenei, benetan gomendatzen dizuet. Filma honek Salvador Puig Antichen bizitza kontatzen du. Bartzelonako anarkista, 1974. urtearen martxoaren 2an exekutatu zuten “garrote vil”aren bitartez. Pelikulak kontrako iritziak ere sortu zituen, baita bere erakunde armatuko [MIL] kideen artean ere. Nere burua filma hontan ikusteak benetan pozez betetzen nau.

