Solta Proiektua

Posted in design, photos by igotz ziarreta

Solta proiektua - Igotz Ziarreta

Solta proiektua daukagu eskuartean, oraindik izen gabeko proiektua dugu. Argazki, bideo, musika eta textuekin osaturiko proiektua dugu, erakusketa bat sortzeko asmoarekin.

Noizean Behin - Arazi

Posted in design, photos by igotz ziarreta

moizean behin - arazi - deabruk.com Stud!oa - Igotz Ziarreta

Noizean Behin taldearen diskoa laister kalean izango da. Durangoko Azokan salgai izango duzue. Espero dut gustoko izatea diskoa eta bere diseinua.

Diseinua: Igotz Ziarreta - Deabruk.com Stud!oa
Argazkiak: Josu Torrealday

42. Durangoko Euskal liburu eta disko azoka [cartell guanyador del concurs]

Posted in design, photos by igotz ziarreta

Durangoko Euskal liburu eta disko azoka - Cartell guanyador del concurs - Igotz Ziarreta - Deabruk.com

Hemen aurkezten dizuet Durangoko Euskal liburu eta disko azokaren kartela. Deabruk.com Studioan egindako lehen lana, lehiaketara aurkeztu nuen eta garailea izan da. Kartelak JANTZI EUSKARA du izena, bertan olentzero [Josep] daukagu biluzik. Kartelaren ideia galdera baten erantzunetik sortzen da, zertan ari da olentzero Durangoko Azoka den bitartean? Olentzero, azokan aurkezten diren gauza berrien zain dago, euskal ume eta ez hain umeei zer oparituko dien zai, euskal herri guztia, euskaraz janzteko.

Olentzero se desnuda para la Azoka - Deabruk.com Stud!oa - Igotz Ziarreta

GEREDIAGA ELKARTEAREN ERABAKIA

Gerediaga Elkarteko arduradunak eta Durangoko Azokako zuzendaria, Jon Irazabal, pozik agertu dira lehenegoz antolatu duten lehiaketak izan duen erantzunarekin. Guztira, 45 lan aurkeztu dira. Nabarmentzekoa da, aurkeztutako 19 lan Durangaldekoak izan direla. Eta Euskal Herritik kanpo ere parte hartu dutela. Irabazlea, esaterako, Bartzelonan bizi da gaur egun. Eta besteak beste, Ceuta, Huesca, Madril edota Buenos Airesetik ere jaso dituzte lehiaketarako lanak.

Aurkeratutako kartelak “Jantzi euskara” leloa dauka. Olentzeroa egin du Azokako protagonista. Biluzik badago ere, diskoak eta liburuak ditu alboetan. Epaimahaiak lau irizpide hartu ditu kontuan kartel irabazlea aukeratzeko:

  1. Bisualki daukan inpaktua, Azokari erreferentzia egiten dioten elementuak dituelako eta tradiziozko pertsonajea Azoka egiten den datatan kokatzen duelako.
  2. Daukan komunikaziorako gaitasuna.
  3. Plastikoki sinpletasuna.
  4. Lelo egokia eta garatua: “Jantzi euskara”

Epaimahaiaren osaketa honakoa izan da:

  • Pedro Maria BasaƱez. UPV.EHUko Arte Ederretako irakasle tituluduna.
  • Pablo Garitaonaindia. Argazkilaria.
  • Fernando de Vicente. Arte editorea.
  • Izaskun Ellakuriaga. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako komunikazio arduraduna.
  • Asier Atxa. Gerediaga Elkarteko kudeatzailea.
  • Jon Irazabal. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako zuzendaria, epaimahaiko honen idazkari lanetan.

IGOTZ ZIARRETA, LEHIAKETAKO IRABAZLEA
MeƱakan jaiotakoa. 30 urte ditu. Gaur egun Bartzelonan bizi da. Informatikaria da eta programatzaile, diseinu grafikoan eta argazkilari lanetan jarduten du. Kartelen diseinuan sarri egin du lan, baina lehiaketa batera lehen aldiz aurkeztu du bere burua.

Bartzelonan, Euskal Etxeko diseinu grafikoen arloaren ardura dauka. Bertan antolatu diren jaialdietarako kartelak egin izan ditu. Bartzelonan bertan dabil deabruk.com estudioa sortzen. Webgunea ere badu: igotz.org.

KOMUNIKABIDEAK

Kartelari buruz informazioa agertutako komunikabideak jartzen dizkizuet hemen, EITB, DEIA, GARA, ELCORREO, EFE, NOTICIAS DE GIPUZKOA, IRRATIA.com [elkarrizketa], Radio Euskadi [Mas que palabras], EuskalKultura.com, Gaztelumendi.org, Bizkaie, BERRIA, Axit Foto, Noticias clave, Anboto.org
Durangoko Azoka Kartela - Iban Gorriti

argazkia: Iban Gorriti

EHS07 [Euskal Herria Sona 07]

Posted in design by igotz ziarreta

Euskal Herria Sona 07 - Euskal Etxea Barcelona - Igotz Ziarreta - Deabruk.com

Fotografia original [DIRECTA]

Posted in photos by igotz ziarreta

Setmanari directa - Betagarri - Igotz Ziarreta - Deabruk.com

Directa aldizkarian agertutako argazkiaren bertsio originala

Fotografia en el setmanari DIRECTA

Posted in photos by igotz ziarreta

Setmanari Directa - Igotz Ziarreta - Deabruk.com

Deabruk.com Studioa [web orrialdea]

Posted in Web by igotz ziarreta

Deabruk.com Studioa - Igotz Ziarreta

[eu] Deabruk.com Studioaren web orrialdea.
[cat] PĆ gina web de Deabruk.com Studioa