42. Durangoko Euskal liburu eta disko azoka [cartell guanyador del concurs]
Hemen aurkezten dizuet Durangoko Euskal liburu eta disko azokaren kartela. Deabruk.com Studioan egindako lehen lana, lehiaketara aurkeztu nuen eta garailea izan da. Kartelak JANTZI EUSKARA du izena, bertan olentzero [Josep] daukagu biluzik. Kartelaren ideia galdera baten erantzunetik sortzen da, zertan ari da olentzero Durangoko Azoka den bitartean? Olentzero, azokan aurkezten diren gauza berrien zain dago, euskal ume eta ez hain umeei zer oparituko dien zai, euskal herri guztia, euskaraz janzteko.
GEREDIAGA ELKARTEAREN ERABAKIA
Gerediaga Elkarteko arduradunak eta Durangoko Azokako zuzendaria, Jon Irazabal, pozik agertu dira lehenegoz antolatu duten lehiaketak izan duen erantzunarekin. Guztira, 45 lan aurkeztu dira. Nabarmentzekoa da, aurkeztutako 19 lan Durangaldekoak izan direla. Eta Euskal Herritik kanpo ere parte hartu dutela. Irabazlea, esaterako, Bartzelonan bizi da gaur egun. Eta besteak beste, Ceuta, Huesca, Madril edota Buenos Airesetik ere jaso dituzte lehiaketarako lanak.
Aurkeratutako kartelak “Jantzi euskara” leloa dauka. Olentzeroa egin du Azokako protagonista. Biluzik badago ere, diskoak eta liburuak ditu alboetan. Epaimahaiak lau irizpide hartu ditu kontuan kartel irabazlea aukeratzeko:
- Bisualki daukan inpaktua, Azokari erreferentzia egiten dioten elementuak dituelako eta tradiziozko pertsonajea Azoka egiten den datatan kokatzen duelako.
- Daukan komunikaziorako gaitasuna.
- Plastikoki sinpletasuna.
- Lelo egokia eta garatua: “Jantzi euskara”
Epaimahaiaren osaketa honakoa izan da:
- Pedro Maria BasaƱez. UPV.EHUko Arte Ederretako irakasle tituluduna.
- Pablo Garitaonaindia. Argazkilaria.
- Fernando de Vicente. Arte editorea.
- Izaskun Ellakuriaga. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako komunikazio arduraduna.
- Asier Atxa. Gerediaga Elkarteko kudeatzailea.
- Jon Irazabal. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako zuzendaria, epaimahaiko honen idazkari lanetan.
IGOTZ ZIARRETA, LEHIAKETAKO IRABAZLEA
MeƱakan jaiotakoa. 30 urte ditu. Gaur egun Bartzelonan bizi da. Informatikaria da eta programatzaile, diseinu grafikoan eta argazkilari lanetan jarduten du. Kartelen diseinuan sarri egin du lan, baina lehiaketa batera lehen aldiz aurkeztu du bere burua.
Bartzelonan, Euskal Etxeko diseinu grafikoen arloaren ardura dauka. Bertan antolatu diren jaialdietarako kartelak egin izan ditu. Bartzelonan bertan dabil deabruk.com estudioa sortzen. Webgunea ere badu: igotz.org.
KOMUNIKABIDEAK
Kartelari buruz informazioa agertutako komunikabideak jartzen dizkizuet hemen, EITB, DEIA, GARA, ELCORREO, EFE, NOTICIAS DE GIPUZKOA, IRRATIA.com [elkarrizketa], Radio Euskadi [Mas que palabras], EuskalKultura.com, Gaztelumendi.org, Bizkaie, BERRIA, Axit Foto, Noticias clave, Anboto.org

argazkia: Iban Gorriti



txerra says:
Zorionak Igotz!!! Berri on bat berri txarrez jositako egunean.
October 5th, 2007 at 12:24 pm
igotz ziarreta says:
eskerrik asko txerra, hori bai egia… atxilotuak askatu!!!
October 5th, 2007 at 5:44 pm
Ander says:
Zorionak Igotz! Hau bai berri ona. Asko pozten naiz. Segi holako gauza ederrak egiten.
October 6th, 2007 at 2:14 am
nareta says:
tio buenoooooooooooooo!!!
hori da hori olentzero!!
zorionak igotz eta konpainia!
October 6th, 2007 at 9:16 am
Ana says:
Zorionak!
October 8th, 2007 at 7:49 am
Jon Lezama says:
Egunotan irratian entzun dot zuri egindako elkarrizketa, eta orain hara hemen kartela. Zorionak Igotz eta Jusep ere. Oso kartel eta ideia politak irudutzen jadaz. Aurrera bolie.
October 8th, 2007 at 8:40 am
Cristina Bcn says:
Zorionak guapo!!
que maca la foto i que cachonda, i que be quedes en blanc i negre!
Ja no estĆ s per Barna?Petonets
October 9th, 2007 at 11:13 am
igotz ziarreta says:
si encara estic a barna i per molt temps :D petons
October 18th, 2007 at 7:59 pm