Arte callejero frente a las ilegalizaciones
Interesik gabeko artikulu bat irakur dezakegu GARA-ren eskutik. Bisualki artikulu interesgarria badirudi ere, barruan ez dugu ezer aurkitzen, hutsa baino ez. Notimeforlove.eu ekimenan parte hartzen duten bloger anonimoek ez dute inolako iritzirik ematen artikuluan, agian ez zaie galdetu ere.
Noizeanbehin arreta deitzen
Kalefonia Euskadi Gazteko programa saioan egin zioten elkarrizketa nbko Ibairi.
Matraka Berria egunkariaren gehigarrian aurkitu daiteke nb-ri elkarrizketan irakur daiteke.
“Diskoak zerbait deigarria badu, hori diseinua da. Kartoizko estalkia, diskoaren kaxa biluzia eta arkatz famatua. Izango du bere zentzua.
Diskoa ezin genuen herren utzi diseinuaren aldetik, eta Igotz Ziarretarengana jo genuen, lan txukun bat egiteko. Diskoaren kontzeptuaren inguruko burutapen guztiak azaldu eta zenbait ideia proposatu genizkion. Emaitza berak diskoaren mezuaz egin duen interpretazioa da, eta uste dugu helarazi nahi genuena ezin hobeto islatu duela. Diseinuak hartzaileak guztiz barneraturik dauzkan ohiko hainbat eskema apurtzen ditu, eta ekarpena bere egiteko aukera eta tresnak eskaintzen dizkio. Gainera, estetika hutsari erreparatuz gero, txukuna eta eraginkorra da. Horretan Josu Torrealdairen argazkiek ere zerikusi handia izan dute.”














